2013(e)ko abenduaren 11(a), asteazkena

Hiru ilargi laurden

Hiru ilargi laurden
Ernesto Prat Urzainki, Little
Metaziri (2013, eleberria, 188 orri)
Laguntzaileak:
Erratzuko kultur elkartea eta Baztandarren Biltzarra


Eleberri hau estatuaren jazarpenari ebatsitako minutu bakoitzarekin egin da, sasiko egun unagarrietan, premiaz, ihesaldi itoan ilargiari begira. Ordenagailu anonimoetan, kaparra ibiltarietan, mugako bideak gurutzatuz edozein narraziok ohikoa duen hasieratik amaierarako bidean; eta, horrela gauetik egunerako segidan argitu da irakurlearengana.


“…Idatziak arras egitura berezia du. Ez da nobela bat. Ez da saiakera bat. Saiakera nobelatu bat edo nobela didaktikoa. Istorio nagusi baten barnean agertzen diren bertze istorioak, gertaerak. Errealitate bat bertze baten barnean. Kolore anitzetako idatzia…”





iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina