2014(e)ko irailaren 24(a), asteazkena

BERRIA(K)

ALDIZKARI ETA LIBURU BERRIAK MARTXAN
 
METAZIRI aldizkariaren 18. alearen prestaketan ari gara. Gaurgero lehendabiziko testua jaso dugu: Alkaterik hoberena: erregea? Jakes Peruenek aldizkarirako egindako lehenengo kolaborazioa da. Gainerako testuak ere martxan daude, baina eginak egon artio hobe ez aitzinatzea. Gauzak on bidean azaroa-abendua aldean argitaratuko dugu.
 
Bertzalde Xabier Odriozolaren Gizonezkoen sexismoa, maskulinotasuna eta askapena: berdintasunerantz liburuaren ekoizpenarekin jarraitzen dugu. Azkenean, uste baino gehiago luzatu zaigu.
 
Akitzeko, laster, Elurre Iriarte arizkundarraren Kirika FM. Bizi garen munduei begira Xorroxin irratiko kroniken liburuxka argitaratuko dugu.
 
Beraz, fite artio!
Osasuna eta askatasuna!
 

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina