Patriarkatuaren menpean, heteroseximoaren
munduan hazi eta hezitako gizon belaunaldi batzuei buruzko ideia andana ageri
da liburu honetan, Euskal Herrian sexismoa eztabaidatzeko eta jendarte justuago
eta berdintsuago baten alde lan egiteko azken hamarkadetan antolatu diren gizon
taldeen bizipen zuzenetatik ateratako ondorioak. Gizonok gure artean sortzen
dugun indarkeria eta, batez ere, emakumeekikoa murrizteko tresna eraginkorra
izan nahi du liburuak. Nolanahi ere, ez da liburu itxia ala osoa, izan ere, gure
pentsamendua gehiago sakondu eta garatu beharreko arlo andana bada oraindik,
bai personal mailan zein talde mailan.
AURKEZPENA
martxoaren 13an, ortzirala
arratsaldeko 7etan
Katakrak liburu denda (Iruñea)
***
“...
baina nire ustez, hitz gutxi egin da da zapalketaren zergatiaz, hots,
gizonezkook zergatik zapaltzen ditugu emakumezkoak? Jende gehienak ez du
fenomeno honen sakoneko arrazoia ezagutzen eta ondorioz gizonezkoak berez
zapaltzaileak direla uste ohi da. Ikuspegi honek ez digu itxaropen gehiegirik
ekartzen sexismoa desagerrarazi nahi badugu; gizonezkoak berez sexistak baldin
badira lan izugarria izanen genuke menperatze maskulinoa edo sexismoa bera
bertan behera ekartzen...”
“...
baina baditugu zantzu batzuk gizonezkoak ez direla sexistak jaiotzen sinesteko,
baizik eta jaio egiten direla sexista den gizarte batean, hazi egiten dira
hierarkikoa eta injustua den gizarte batetan, hezi egiten dira menderatzaileak
izateko gizarteratuko dituen egitura sozial indartsu batean, erakunde sexista
eta patriarkal batzuetan eta hauen hezkuntza eta politika sexistetan, sexismoak
jotako sendiengan eta senideen artean...”
...beraz
ez da zaila aurreikustea gizonak honetatik guztitik rol, jokabide eta praktika
sexista guztiak ongi barneraturik aterako direla, emakumeak -eta gainerako
gizakiak eta izakiak- menderatzeko, zapaltzeko prestaturik.
Baina, hau al da nahi
duguna? Honela bizi nahi al dugu? Aldatu al daiteke? Gauzak beste era batera
egin al daitezke? Bestelako gizarte mota eduki al dezakegu? Prest al gaude
horretarako?
***
P. Xabier
Odriozola Ezeitza-Arreta Donostian jaio zen 1964. urtean, sendi langile apal
batean. Ikasketak hiri hartan burutu zituen eta irakasle izanik derrigorrezko
soldaduska egitera joan behar izan zuen. Egitate horrek bere bizitza erabat
markatuko zuen eta gizontasuna eta maskulinitateez gogoeta etengabea egitera
eraman zuen. Geroztik maskulinismoaz eta gizonezkoekin zuzeneko esku-hartze lan
luzea burutu du hiru hamarkadez.
Artikulu hainbat,
gidaliburu bat – gizonezkoekin nola lan egin eta berdintasunarekiko gizonezkoen
inpolikazioa nola bilatu- eta eskuartean duzun liburu hau argitaratu ditu,
besteak beste. Gaur egun, elkarte, unibertsitate, erakunde zein gizarte
kolektibo aunitzetarako lanean dihardu antropologo eta psikoterapeuta gisara,
gaztetatik pasio bilakatu zitzaion gai beraren inguruan.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina