kirika aurkezpena etiketadun mezuak erakusten. Erakutsi mezu guztiak
kirika aurkezpena etiketadun mezuak erakusten. Erakutsi mezu guztiak
2015(e)ko urtarrilaren 6(a), asteartea
ELURRE IRIARTEK 'KIRIKA FM' AURKEZTU DU ARIZKUNGO DOLAETXEAN
Abenduaren hasieran KIRIKA FM liburua argitaratu eta prentsarako aurkeztu ondotik, Elurre Iriarte arizkundarrak herrikide eta lagunen artean liburuari buruzko kafe-aurkezpena egin zuen urtarrilaren 4an. Modu horretan, Arizkungo Dolaetxeko epelerat igande arratsalde hotz eta euritsuan hurbildu zirenek liburuaren lerro artean eta orrialde txurien gibelean dauden kontuetaz jabetu eta liburuan heldu diren gai batzuei tiraka eztabaida emankorrean aritu ziren.
2014(e)ko abenduaren 28(a), igandea
'Kirika FM'ren kafe-aurkezpena
Elurre Iriarte Bañezen 'Kirika FM' liburuaren kafe-aurkezpena urtarrilaren 4an izanen da, arratsaldeko 16:30ean Arizkungo Dolaetxea ostatuan. Egileak berak parte hartuko du liburuaren nondik norakoak azaltzeko eta galderak erantzuteko.
Anima zaitezte!
Hemen, lotura interesgarri pare bat:
Liburuaren aurkezpena Xaloa telebistan
Elurreri elkarrizketa Xorroxin irratian
2014(e)ko abenduaren 7(a), igandea
'Kirika FM' liburuaren aurkezpena
Metaziri
kolektibo editorialak Elurre Iriarte Bañez arizkundarraren ‘Kirika FM, bizi
garen munduei begira’ izeneko liburua aurkeztu du prentsa agerraldi batez
Iruritako Jauregiarte taberna kulturalean.
Pentsamendu aldizkariaz gain, Baztango sortzaileen lanak argitaratzen ditu
Metazirik eta, Bazaudete olerki
liburua eta Hiru ilargi laurden
nobelaren ondoren, Kirika FM, bizi garen
munduei begira aurkeztu du.
Liburuak
Elurre Iriartek Xorroxin irratiko Di-da tartean egindako gogoetak biltzen ditu,
paperera ekarriak. Testuak irratirako pentsaturik izanik, laburrak, zuzenak eta
irakurterrazak dira eta, egileak berak aurkezpenean erran duen moduan,
hausnarketarako eta eztabaidarako tartea ematen dute.
Aurkezpena Xaloa telebistan:
Liburua honako
tokietan eskura daiteke 10 sosetan:
Zugarramurdiko
Marixan ostatuan
Erratzuko Zubi Punta ostatuan eta Altxuko dendan
Arizkungo
Dolaetxea ostatuan eta estankoan
Elizondoko Axular liburu-dendan, Kiliki
dendan eta Intza eta Ilargi ostatuetan
Oronozko Oskorri liburu-dendan.
Harpidetu honetara:
Mezuak (Atom)


