SOZIALISMOAREN ERAIKUNTZA
EUSKAL HERRIAN ETA XXI. MENDEAN
(15. Metaziri-n argitaratutako testua)
Joan den azaroan Sozialismoaren
eraikuntza Euskal Herrian eta XXI. Mendean izeneko solasaldia izan zen Elizondoko
Aizkunenean. Solasaldi hau ematerat Sabino Cuadra LAB sindikatuko kidea eta
ezkerreko militante historikoa etorri
zen. Ondoko lerrootan hitzaldi horretan errandakoaren laburpena eskaintzen
dizuegu.
Sabino Cuadraren solasaldia
aspaldi mundu osoan zabaldu zen lelo batekin hasi zen: bertzelako mundu bat posible da. Bertzelako mundu berri hori zertan oinarritu beharko
litzatekeen da gakoa, zeinek izanen liratekeen mundu berri horren zutabeak,
ardatzak… honetan guztian sozialismoa aipatzea nahitaezkoa da.