2013(e)ko abenduaren 18(a), asteazkena

METAZIRI BERRIA(K)
 

Urte eta erdi luzea joan da hondar Metaziri argitaratu zenetik eta urte bat “Hiru ilargi laurden” eleberria agertu zenetik. Orain baina, urte aldaketarekin batera, erabat indarberriturik itzuli da Metaziri kolektiboa, metaziritone gaindosia hartuta. Pentsamenduz ekin, gogoz eta ilusio berriez beterik itzuli da gure kolektibo editoriala, etengabeko garapenaz eta nobedadez betea.
Blog hau horren lekuko, gure lanak zein ekoizpenak ezagutarazteko tresna (ez bakarra) bilakatu(ko) delarik.

Erran bezala, jo eta ke aritu gara hondar boladan eta, luze gabe,
honakoak agertuko ditugu:
 
“Gizonezkoen sexismoa, maskulinotasuna eta askapena: berdintasunerantz. Gogoetak bizipenetatik” izenburupeko saiakera. Egileak, Xabier Odriozola Ezeizak, era sakonean aztertuko du gizonezkoen papera jendarte kapitalista eta patriarkalean.
 
Bertzetik, 17. Metaziri ere, luze gabe karrikaratuko dugu, edukiak hauexek izanen dituela:

    -Baztanen balizko garapen oso batean pentsatuz. Felix Ligos
    -Militantzia vs. Aisialdia. Tania Bunke
    -Udaberri feminista dantzan Baztanen. Idoia Gillenea eta Elurre Iriarte
    -Udal batzorde irekiak eta parte hartzea. Joseba Otondo
    -Zertan garen euskalkien eta euskara batuaren artean. Paxkual Rekalde
    -Utopia sozial bat Baztanendako. Joseba Otondo
    -Elkarrizketa: Julen Mitxeltorena (Euskararen normalizazio prozesua Baztanen)
    -Elkarrizketa: Xabier Artola (Barraskiloak kontsumo kooperatibaz)
    -Aroztegiako herri garaipena.
    +Piro Beltza, berri laburrak, komikia...          

Beraz, adi egon… eta pentsamenduz ekin!

Osasuna eta askatasuna

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina