2014(e)ko azaroaren 27(a), osteguna

Kirika FM

Metaziriren ekoizpen berria kalean da!
 

Negelak, mugitzen dena ikusten du bakarrik. Hau da, geldirik bazaude, dena beltz ikusten du, eta mugitzen zarelarik, orduan bai, orduan ikusten zaitu. Politikoek bezala, ez da hala? Politikoek ere mugitzen zarelarik bakarrik ikusten zaituzte.

Bizi garen -urruneko, hurbileko eta barneko- munduei buruzko gogoeta bereziak eskaini izan ditu Elurrek, Xorroxin irratiko Di-da tartean. Gogoeta hauek irratitik errateko eginak ziren, laburrean. Ulertzeko aisa dira eta gaien trataera zuzena dute. Horrek guztiak, irakurterraza eta iradokitzailea den testu multzoa osatu du, papererat ekarrita pilula ernaraztaile sorta.

Elurre Iriarte arizkundarraren 'Kirika FM, bizi garen munduei begira' izeneko liburua argitaratu berri du Metazirik.
Eskura ezazu!

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina