2014(e)ko abenduakren 7(a), igandea

'Kirika FM' liburuaren aurkezpena




Metaziri kolektibo editorialak Elurre Iriarte Bañez arizkundarraren ‘Kirika FM, bizi garen munduei begira’ izeneko liburua aurkeztu du prentsa agerraldi batez Iruritako Jauregiarte taberna kulturalean.

Pentsamendu aldizkariaz gain, Baztango sortzaileen lanak argitaratzen ditu Metazirik eta, Bazaudete olerki liburua eta Hiru ilargi laurden nobelaren ondoren, Kirika FM, bizi garen munduei begira aurkeztu du.

Liburuak Elurre Iriartek Xorroxin irratiko Di-da tartean egindako gogoetak biltzen ditu, paperera ekarriak. Testuak irratirako pentsaturik izanik, laburrak, zuzenak eta irakurterrazak dira eta, egileak berak aurkezpenean erran duen moduan, hausnarketarako eta eztabaidarako tartea ematen dute.
 
Aurkezpena Xaloa telebistan:


Liburua honako tokietan eskura daiteke 10 sosetan:
Zugarramurdiko Marixan ostatuan
Erratzuko Zubi Punta ostatuan eta Altxuko dendan
Arizkungo Dolaetxea ostatuan eta estankoan
Elizondoko Axular liburu-dendan, Kiliki dendan eta Intza eta Ilargi ostatuetan
Oronozko Oskorri liburu-dendan.

 

 

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina